Monthly Archives: September

Archives

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Sep 22 0

Laureano Tellria izan dugu garai bateko kontuak kontatuz. Gaur Elkanoren ingurukoak ekartzeaz gain, txikitako eta garai bateko kantuak erakutsi dizkigu.

ARETXABALETAKO JAIAK

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Sep 22 0

Aretxabaletako jaiak hementxe dira eta kultur zinegotzia den Ainhoa Caverok jaien inguruko xehetasunak eman dizkigu.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Sep 22 0

SUSTATUKO Luistxo Fernandezek Plataforma digitalen eta euskarazko edukien eskaintzak aipatu dizkigu. Baita Egunean behinen 10.denboraldiaren inguruko xehetasunak.

2022/09/21 eguraldia/joxe landa

Eguraldia, Irratsaioak 21 Sep 22 0

Oso gutxi aldatuko da eguraldia aurreko egunetako tankerari ia erabat eutsiko diolarik, elementu batzuk zertxobait aldatuko diren arren. Haizea iparretik atzoko abiadura berdintsuarekin eta eguratsaren hezetasuna zertxobait gehituaz, lainoak apur bat trinkotuko dira batez ere arratsaldean euri arriskurik gabe.

ANTZEZTAUN

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Sep 22 0

Hamaika bider…ehuntzen lemapean eta intuijai teatrok antolatuta Urrian emango zaio hasiera ANTZEZTAUNI. Adin ezberdinetara bideratutako ikuskizunak izango dira eta hausnartzeko uneak ere utziko dizkigu.

GURE ZIRKUA/IKER GALARTZA

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Sep 22 0

Gure zirkuko Iker Galartzarekin egoteko aukera izan dugu eta HOndarribiko egonaldiaz, eta haurrentzako prestatu dituzten zirku tailerrez aritu gara hizketan.

JOXE MARI TELLERIA”JENTILEN ETORRERA”

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 20 Sep 22 0

Nafarroa23 an egingo duten, hurrengo ekitaldia prestatzen ari da Fotoetxeko Joxe Mari Telleria, Ataungo Jentilbaratza kultur elkartekoekin elkarlanean .Hitzaldiak eta mikro-antzerkiak uztartuta egingo dute Jentilen Etorrera/Euskal mitologia.

2022-09-20 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 20 Sep 22 0

Gaur ere atzoko tankeran eguraldiaren elementu gehienak baina dotorezia irabazian. Lainorik gabe oskarbia nagusi dela giro eguzkitsu eta goxoa izango da, tenperatura maila egokian dela. Egunsentiko freskura akats txiki bezala hartuaz bikain portatuko da eguraldia lurralde guztian goizeko behe lainorik ere gabe. Giro atsegina eta gustagarria, kanpoan ibiltzeko aproposa, baina lurrak lehorregi  tankera itsusia mantenduaz. Baina badator nahikoa euri asteburuan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>