Monthly Archives: September

Archives

amesgile argitaletxea

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Sep 22 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak,ostiralean,  aste honetako aurkezpen eta azoken berri eman zigun.

IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Sep 22 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak ere ekin dio ikasturte berriko kolaborazioak egiteari eta gaur oporren amaiera eta errutinara itzultzeko garaiari buruzko aholkuak eman dizkigu.

2022/09/27 eguraldia

Eguraldia, Irratsaioak 27 Sep 22 0

Gaur ere atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio elementuak modu berdintsuan direla baina kaskar sentsazioa areagotu egingo da eguratsaren hezetasuna areagotuaz eta giroaren petralkeria berdintsu mantenduaz.

MARISA BARRENAK

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Sep 22 0

Marisa Barrena wikilariaren eskutik, emakume hauen berri izan dugu: Maria Luisa Senar eta Maria Txurruka Osoro raketistak, Zeraingo Aitziber Makazaga bolaria eta Gotzone Sestorain, nekazari, poeta, feminista eta irrintzilari Leitzarra.

IRAGARKILABURRAK.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Sep 22 0

Iragarki laburrakeko lagunak izan ditugu eta gertuko zein interesgarriak diren iragarkiak aipatu dizkigute, beraien blogeko edukiak aipatzeaz gain.

GITB/AINHOA IBAÑEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Sep 22 0

Berriro ere hemen izango ditugu GITBko lagunak, asteko edukien berri emateko asmoz.

2022/09/26 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Sep 22 0

Gainontzeko elementuak atzoko moduan direla giro kaskarra eta desatsegina ipar partea gehien gaztigatuaz. Freskura petrala eta bustia baina euri asko ez, ater uneekin garairi dagokiona galanki zapuztuaz.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Sep 22 0

Andoni Calvo zinemaldian dago lanean. Tarte bat hartu du SEgura Irratian egoteko eta zinemaldiko galen eta alfombra gorriaren berri eman digu.

2022-09-23 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Sep 22 0

Gehien batean atzoko on maila mantenduko da baina arratsaldean aldaketa nabarmenduko zaio giroa galanki kaskartuaz. Haizea ipar mendebaldetik jarrita lainotzarrak arrastaka euria dariela barreiatuko dira. Horrela kaskarraldi luze eta makurra abiatuko da eguraldiaren elementuak modu txarrean direla. Iparraldeko borraska muturraren alde txarrak egun askotarako kaskarraldia mantenduko du. Euri premiak aseko ditu baina desatsegina eta amorragarria izango da kaskarraldi luze hau.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>