Monthly Archives: September

Archives

TxukuntZEN-eko Maitane Ormazabalekin egin dugu ikasturte honetako lehendabiziko tartea.

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Sep 21 0

Hamabostean behin, TxukuntZENeko Maitane Ormazabalekin bat egingo dugu; etxea edo lantokia txukun eta garbi edukitzeko aholkuak emango dizkigu eta honek guztiak gure egunerokoan ere zenbaterainoko garrantzia duen azaltzen saiatuko gara.
Zuen galdera edota zalantzak berari helarazi nahi ezkero, bidali whatsappa 669 473 337.

SEGURAKO ZOPAZOKA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Sep 21 0

Segurako Herritar talde batek Madura Elikagai Elkartea sortu du eta asteroko azoka berreskuratu dute. Ostegun arratsaldetan izango da, Errebote plazan. Honen berri emateko asmoz, Iñaki Intxausti ekoizlea eta taldeko kidea, Judith Arruabarrena taldeko kidea eta Segurako alkate Izarra Urdaileta izan ditugu estudioan.

2021-09-30 EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Sep 21 0

Gaur goizean freskura nagusituko da, baina eguna aurrera joan ahala tenperaturak gora egin eta giro ederraz gozatzeko aukera izango dugu

2021-09-29 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Sep 21 0

Kaskartze aldera, haizea ipar mendebaldetik jarri eta kostaldean pixka bat mugituaz. Ipar partean goibelago, lainoak arrastaka lanbro euria barreiatuaz eta batez ere kostaldea gaztigatuko du. Giroa dezente mikaztu eta busti ere pixka bat bai, kaskarkeria nabarmenduaz.

AURRERA EGIN BADUGU DOKUMENTALA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Sep 21 0

Alardearen afera oinarri hartuta, “Aurrera egin badugu” dokumentala aurkeztu du Hondarribiko Jaizkibel Konpainiak. Horren berri eman digu Julen Hernandez youtuberrak eta dokumentalaren zuzendariak.

202-09-28 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Sep 21 0

Gutxi aldatuko da eguraldiaren martxa mikatz puntua mantenduaz. Ipar haizearen kulpaz, tenperatura pixka bat beherago baina dotoreziak apur bat irabazi lainoak sareago direla eta oskarbi gehiagorekin, eguzkiaren agerralditxoekin. Horrela eguraldi politagoa baina giro petralagoa bat ere txartu gabe haizearen hego ukituaren falta nabarituko delarik. Bihar ere berdintsu baina hobea ate joka dela, asteburu bikaina bistan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>