Monthly Archives: April
Archives
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 29 Apr 22 0
Atzera kontua! Eurovision Jaialdia maiatzaren 14ean ospatuko da Turienen eta azkeneko berriak, abestiak, eta nolako eragina duen politika eurovisionen ezagutu dugu Andoni Calvoren eskutik.
OIER ARAOLAZA ARRIETA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Apr 22 0
Gaurkoan Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta gurean izan dugu Oier Araolaza Arrieta, bera dantzaria, kazetaria, dantza-ikertzailea eta dantza-dibulgatzailea da.
ERRIGORA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Apr 22 0
ERRIGORA kanpainaren eskari kopurua %20 hazi da, iazko datuekin alderatuz gero. Inoizko uztarik emankorrena suposatu duela adierazi zuten eta gaurkoan gurean, ERRIGORAko kidea den Iker Ajuriagerra izan dugu horren berri emateko.
GOIERRI, HTA PLAN PILOTUAREN AURKEZPENA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Apr 22 0
Goierri eskualdea Helmuga Turistiko Adimendunen proiektuan sartu zen iaz, eta horren berri eman zuten Niko Osinalde, Goitur-eko Zuzendaria, Mikel Plazaola, Goitur-eko Presidentea eta Daniel Solana, Basquetour-eko Zuzendari Orokorra.
TXUKUNTZEN
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 28 Apr 22 0
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Apr 22 0
Sustatuko Luistxo Fernadezekin izan gara, gaurkoan ere Twickeko kanalean. Gaurkoan aipatu dizkigun albisteak hauek izan dira; “Privacy.eus, sareko pribatutasunaz aholku onak euskaraz”, “Otoi.eus, “fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna”, “Paperezkoak.eus, haurrentzako liburu ilustratuak harpidetza bidez”, “Enpresabidea.eus, euskarazko agerkari ekonomiko digital berria” eta “Elon Musk-ek Twitter erosteko operazioa”.
Miren Basaras
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Apr 22 0
Miren Basaras Covid-19aren egungo egoera, txertoen ikerkuntza berriak eta zuhurtziaz jokatzeraen inguruan aritu gara.
Kultur Errota
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Apr 22 0
Emanaldi edo ikuskizun bat martxan jarri nahiena zabiltza..bainan zalantzak dituzu, arlo diharduten profesional laguntza jaso nahiko zenuke? Kultur Errota da zure aukera. Zehazki zertan datzan jaiteko, gaurkoan gurera gonbidatu dugu Andoni Urzelai.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 27 Apr 22 0
Galeran jarriko da gaurtik eguraldiaren martxa ipar mendebaldeko erasoen joera mantenduko delarik. Lainotzarra ugari arrastaka euri lardatsa dariela eta tenperatura beheraka giroa galanki mikaztuaz. Eraso hauek ipar partea gaztigatuko dute gehien eta Euskal Herriaren hegoaldean ondo samar eguraldia elementuak modu onean direla.
JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 26 Apr 22 0
Gaur beste pauso bat emango du hobetze aldera tenperatura nabarmen igoaz. Eki haize suabearekin zeru sabaiko hodeiak oso sare eta eguzkia bistan bazterrak goxatu nahian dela, udaberri giro gustagarria elementuak modu onean direla. Bero puntua nabarmenduko da aspaldikorik goieneko maila lorturik. Giro zoragarria kanpoan ibiltzeko, elementu guztiak modu onean direla eta batez ere bero puntua nabarmenduaz bikain portatuko da gaur Euskal Herri guztian.