Bixi-Bixi

2026-06-17 BIXI-BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jul 26 0

Eguzkiloreari buruzko testu bat ekarri dugu. Honen jatorria, landare mota, ezaugarriak, esanahia eta beste hainbeste. Euskal sinbologiaz ez ezik, Mari pertsonaia mitologikoari ere egingo diogu errepara.

2026-06-17 BIXI BIXI/ IÑAKI ZABALETA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jul 26 0

Iñaki Zabaletarekin Joxe Azurmendi pentsalari eta erreferente intelektual zegamarraren II.kongresuaz, euskal pentsamenduaz eta Joxe Azurmendi katedraz aritu gara, haren heriotzaren lehen urtemugan. Uztailaren 4an Zegaman izango dugu hau oroitzeko omenaldi ekitaldia, goizean Azurmendiren ekarpenari buruzko jardunaldia izango delarik.

2026-06-17 BIXI BIXI / MIREN BASURTO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 17 Jun 26 0

Miren Basurtorekin denboraldiko azken ekarpena ozen irakurtzearen inguruan osatu dugu, pare bat testuren irakurketaz lagundua.

2026-06-10 BIXI BIXI/ zirkuola

Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Jun 26 0

Adunara parada: zirkuola ekimena. Bertan zirku eskolak ematen dituzte, dantza, emaldi eta beste hainbat egitasmo dituztelarik. Elkarrizketatzaile bakarra gutxiegi, eta bi ditugu gurean: Koldo Arakistain eta Irati Gonzalez.
Zirkuola ekimena herri txikian izateak dituen abantaila eta ekarpenaz ere aritu gara.

2026-06-10 BIXI BIXI/IGARTUBEITI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Jun 26 0

Ezkioko baserria dugu Igartubeiti, aurten urtemuga berezia ospatzen duena. Bertako teknikaria den Kizkitza Ugarteburuk egungo baserriaz, lehen zenaz eta egunerokoan izaten dituzten aukerez jaso ditu gure belarriak.

2026-06-10 BIXI BIXI/

Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Jun 26 0

Beñat Lopez Iruñeko Gaztelu Plazan dagoen Laba kultur sareko kideari egin diogu aste honetako lehen elkarrizketa, eta euren egitasmoa, erronka nagusiak, eta beste hainbeste kontatu dizkigu.

2026-06-03 BIXI BIXI/xabier eizagirre

Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Jun 26 0

Xabier Eizagirre azkoitiarrarekin hasiko dugu saioa. Euskara irakaslea izatearekin bat hika erakustaile dabil egun Eizagirre.

Bere ibilbideaz, Hike Eizan hika, eta bereziki noka sustatzeko ekimenaz eta hikaren bueltan jardun dugu.

2026-06-03 BIXI BIXI/NEKANE MUNDUATE

Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Jun 26 0

Nekane Munduateren eskutik goierriko mintzodromoaz aritu gara, joan den maiatzaren 21an Ordizian izan baitzen.

2026-06-03 BIXI BIXI/ ITXARO ALUSTIZA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Jun 26 0

Itxaro Alustiza gonbidatuak pilotaren historiaz hitzartze txiki bat egingo digu, historiari erreparatuaz eta nondik datorren ezagutaraziaz.

2026-06-03 BIXI-BIXI/ MIREN BASURTO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Jun 26 0

Hiztegi bat izeneko baliabidea argitaratu berri dute, online. Gorka Urbizuk idatzitako abestien letren hiztegia da, eta euskara ikasteko pentsatua dago. Hiztegitik abiatuta, euskarazko kultur sorkuntzaren garrantziaz hausnartu dugu Miren Basurtorekin: euskara maila hobetzen du eta euskararekiko atxikimendu afektiboa piztu edo sendotu ere bai.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>