Monthly Archives: September
Archives
BUSHCRAFT/EGOITZ SALSAMENDI
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Sep 22 0
Bushcraft-a basoan, aire librean eta ingurugiroa kutsatu gabe, bizitzeko gaitasun eta ezagutza multzoa da. Egoitz Salsamendik, Basque Bushcraft Society-ko kideak elkartearen eta afizioaren beraren nondik norakoak kontatu dizkigu.
2022/09/13 eguraldia /joxe landa
Eguraldia, Irratsaioak 13 Sep 22 0
Hego haizea mugituaz hodeiak trinkotzen mantenduko dira. Iluntze aldera euri tanta batzuk barreiatuko ditu baina gutxi bota eta tenperatura gutxi jaitsiaz bero mantenduko da giroa. Kanpoak euri premian jarraituko du hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko duelarik. Hala ere baditeke astean zehar euri gehiagoko boladak izatea. Ea bazterrak dezente bustitzen dituen baina ez da komeni asko hoztea ere.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Sep 22 0
Marisa Barrena Wikilariari esker, gaur Garbiñe Alustiza zeraindarra, Begoña Sopelana Iurretarra eta Eibarko raketista profesionala Maria Luisa Alberdi ezagutu ditugu.
KORAPILOAK
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Sep 22 0
Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak bere azken eleberria aurkeztu digu ,KORAPILOAK izenekoa. Bizirik dauden sei istoriok osatzen dute eleberri hau. Liburua idazteko Maitane Ormazabal eta Xabin Fernandezen kolaborazioa izan du.
GOIERRIKO 13. HAMABOSTALDI EKOLOGIKOA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 Sep 22 0
Irailaren 8tik 22ra Goierriko XIII. hamabostaldi Ekologikoa ospatuko da eta gurekin izan dugu Intza Barandiaran Otsotarrakeko kidea programaren berri emateko.
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Sep 22 0
Atzoko tankerari erabat eutsiaz, bikain portatuko da gaur ere eguraldia elementuak modua onean direla. Zeru sabaiko hodeiak pixka bat trinkotuko dira baina ateriari erabat eutsiaz, tinko mantenduko da uda giroa tenperatura goian dela. Zenbait lekutan beroegi baina kostaldean tamaina egokian dotoreziak eta goxotasunak bazterrak alaituaz, hego haize leunaren igurtziak areagotuta. Euri premiak areagotzen baina kanpoan ibiltzeko aproposa, itzala aukeratuaz, eguzkiak zorrotz jipoituko duelarik.
URRETXUKO FOLKLORE JAIALDIA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Sep 22 0
Irailaren 10 ean Urretxuko 33. Folklore Jaialdia ospatuko da eta gurekin izan da Lurra Dantza Taldeko kidea den Juan Luis Elgarresta larunbateko programa azaltzeko.
GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA LEGAZPIN
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 01 Sep 22 0
Irailaren 4ean Gipuzkoako Artzai Eguna ospatuko da Legazpin eta igandeko programa, Legazpiko Udaleko Ane Miren Agirrezabalen eskutik ezagutu dugu.