Monthly Archives: September

Archives

IZARRA URDAILETA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Sep 22 0

Izarra Urdaileta Segurako alkatearekin izan gara Goizerokoan eta herriko azken berriak ekarri dizkigu.

2022-09-19 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Sep 22 0

Atzokoaren tankeran elementu gehienak baina gaur goizeko behe lainoak ekialdeko haize leunak laster xurgatuko ditu. Dotorezi polita egunean zehar tenperatura hogeita hiru inguruko gradutan maila egokian dela. Giroaren goxotasuna ere bikain mantenduaz on mailari ederki eutsiko dio. Oro har ontzat hartzeko moduan mantenduko da, egunsentiko freskura akats txiki bezala kontsideratuaz.  Uda giroa egunean zehar.

2022-09-16 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Sep 22 0

Atzo abiatu zen eguraldiaren aldaketa asko nabarmenduko da gaur giroa petraldu eta narrastuaz. Tenperatura jaitsi eta lainotzarrak ugalduaz arrastaka direla, euri lardatsa barreiatuko dute giroa kaskar mantenduaz. Euri asko ez du egingo baina busti antza eta grazia gutxiko giroa bai, elementuak modu txarrean direla. Laino gehiegi arrastaka zerua erabat estalia mantenduaz, aurreko egunetako bero lamada eta garaiari dagokiona galanki zapuztuaz. Beraz, kaskarkeria amorragarria bazterrak asko bustiko ez baditu ere baina kanpoaren premiak berdintsu.

URRETXUKO SANTA ANASTASIA JAIAK

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Sep 22 0

Urretxuko Santa Anastasia jaiak hemen dira, eta udaleko kultur zinegotzia den Maialen Fidalgok egitarauaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.

5 HERRIEN ARTEKO VII. IBILALDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Sep 22 0

SEgura, Idiazbal eta Zegamako mendui elkarteak eta Zeraingo Liztormendi eta Mutiloako Txerri Gorri kultur elkarteak antolatuta hemen da, bost herrien arteko VII. ibilaldia.

IBARRAKO PIPER AZOKA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Sep 22 0

IBARRAKO XXII.AZOKA IRAILAREN18AN IZANGO DA. IXIAR ARRATIBEL HAUSPOA ELKARTEKO KIDEA IZAN DUGU AZOKAREN BERRI EMATEN.

ZERAINGO AZOKA EKOLOGIKOA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Sep 22 0

Igande honetan ospatuko da beste urte batez Zeraingo azoka ekologikoa. Gurekin izan da Illazki Azaldegi Turismo bulegoko arduraduna.

2022-09-14EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Sep 22 0

Apur bat galduko du gaur eguraldi onaren mailak hego haizea mugitu eta hodeiak trinkotuaz. Goizean eta iluntzean tanta batzuk barreiatuko ditu baina gutxi izango da hori eta giroa kaskartu ere ez da asko egingo. Hurrengo egunetan ere badauka euri zaparrada potoloagoak barreiatzeko itxura. 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>