Bixi-Bixi
2026-05-26 BIXI BIXI/ JUAN MARTIN ELEXPURU
Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jun 26 0
Juan Martin Elexpuru bergarar idazle, itzultzaile eta euskal filologian doktore denak Euskararen Mende Magikoak(V-IX K.o) liburuaz hitz egin digu. Liburu honek Erromatar Inperioaren gainbeheratik Nafarroako Erresumaren sorrerara arteko garaia aztertzen du (V. mendetik IX. mendera), euskararen historian funtsezkoak eta “magikoak” izan diren mendeak, hain zuzen ere.
2026-05-26 BIXI BIXI/Uxue Izko
Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jun 26 0
Uxue Izko Taupa Euskaltzaleen mugimenduko Eusfera ekimeneko koordinatzailea izan dugu gurekin. Maiatzaren 7tik 17ra bitartean izandako ekimen nazionala da Eusfera, familien bidez haurren unibertsoa (aisialdia, kirola, kultur kontsumoa eta etxeko ohiturak) euskaldunagoa egitea helburu duena.
2026-05-13 BIXI BIXI / IBARRAKO SOKATIRA TALDEA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 May 26 0
Ibarrako sokatira taldekoak Taiwanen izan dira munduko sokatira txapelketan, eta Myriam Elorza sokatiralariaren eskutik bidaiaren berri izan dugu.
2026-05-06 BIXI BIXI/olatz mITXELENA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 May 26 0
Euskal Sagardoko kide den eta Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko lehendakaria Olatz Mitxelenarekin sagardogintza sektoreaz aritu gara.
2026-05-06 BIXI BIXI/MIREN BASURTO
Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 May 26 0
MAIZPIDE EUSKALTEGIA
Albisteak, Bixi-Bixi, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 11 Mar 26 0
Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Nagore Salinas eta Pablo Genua ikasleak ezagutu ditugu. Biak C1 mailan daude eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu
2026-02-11 bixi bixi/Maizpide
Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Feb 26 0
Lazkaoko Udalak, Gerriko Kultur Elkarteak eta Maizpidek, elkarlanean, duela bi hamarkada baino gehiago martxan jarritako proiektua da Mintzalaguna.Astean behin, Lazkaoko euskaldun zahar bat eta Maizpideko bi ikasle elkartzean datza. Jardun horren helburua, Euskara modu naturalean eta jatorrean praktikatzea da. Hizkuntzaz gain, giza harremanak landu eta elkarreragin horren bidez areagotu nahi da ikasleen ahoz komunikatzeko trebetasuna. Gaurkoan Maizpidetik Mila, Pili, Estefan eta Iñigo etorri zaizkigu.
2026-02-04 BIXI BIXI/ MIREN BASURTO
Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Feb 26 0
Miren Basurtok, Hilabete izenen etimologiaz eta esanahiaz aritu zaigu gaurko saioan. Euskararen batasunaren eta zehaztasunaren mesedetan, izen batzuk hobetsi eta zabaldu dira, baina euskalkietan beste izen batzuk ere erabili izan dira: horietako asko nekazaritzari lotuak eta euskaldunontzat esanguratsuak, gure arbasoen bizimoduaren adierazgarri baitira.
2026-02-04 BIXI BIXI/AHOTSAK.EUS
Bixi-Bixi, Irratsaioak 04 Feb 26 0
ahotsak.euseko Izaskun Gastonek, garai bateko herri kirolen inguruko hainbat testigantza ekarri dizkigu.
2026-01-29 BIXI BIXI/ IÑAKI MURUA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 30 Jan 26 0
Iñaki Muruak, Lazkao Txikiren inguruko hainbat pasarte eder kontatu dizkigu.