Monthly Archives: April
Archives
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Apr 22 0
Gaurkoan Idoia Apaolazarekin, haurren eta nerabeen aurpegi hutsaren sindromea edo jendaurrean musukoa kentzeko beldurraren inguruan hitz egin dugu.
Barrualdean musukoa kendu ahal izatea, lasaigarria izan daiteke gehienentzat, baina antsietatea ere eragin dezake gazteengan, aurpegia berriz erakusteak autoestimuan eragina bait du hauetako batzuen kasuan; Idoiak, sindrome hori gainditzen laguntzeko gakoak eskaini dizkigu.
ORDIZIAKO ARTZAIN EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Apr 22 0
Bi urteko etenaren ostean, Artzain Eguna Ordiziako kaleetara itzuli eta ohi den moduan ospatu ahal izan da.
Gurean, goiz osoan zehar, saio berezia eskaini dizuegu; Anaitze Jauregik, unean uneko giroaren berri eman digu, besteak beste Aralarren eta Aizkorri-Urbian larratzen duten bi milatik gora ardik Ordiziako Kale Nagusia zeharkatu duteneko unea zuzenean entzuteko aukera izateaz gain, eguneko protagonistetako batzuekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.
Hoien artean, Idiazabal Jatorri Izendapenak urtero banatzen dituen Erregulartasunaren sarien garailetako batekin egoteko aukera izan dugu; hona hemen, Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goibururen adierazpenak.
GORKA LIZASO – ARDIEN ANTZERA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Apr 22 0
Sin Mala Intención taldeko Gorka Lizasok, gaurko egun berezi honetarako proposatu genizkion 4 hitzekin kantu eder bat osatu eta abestu du gurean.
Ohi bezela, hamabostean behin bisitatzen gaitu, eta aktualidadearekin zerikusia duten hitzak eta gaiak jorratzen ditugu modu musikal batean; gaurkoan, Ordiziako Artzain Egunarekin bat eginaz eta Etxahun Iruri-ren “Agur Xiberoa” kantuaren melodia oinarri hartuta, “Ardien Antzera” abestia aurkeztu digu. 😉
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Apr 22 0
Aste Santuko opor egunen ondoren, gaurkoan Marisa Barrena maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea, feminista eta wikilariaren tartea eskaintzeko aukera izan dugu.
Gaurko egunez jaiotako emakume aitzindari batzuen inguruan hitz egin digu, hauei buruzko xehetasunak eta beraien lorpenak nabarmendu dituelarik.
URDAIBAI BIRD CENTER
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Apr 22 0
Edorta Unamunok azken egunotan Urdaibai Bird Center-eko bisitarien joan-etorria etengabekoa izan dela aipatu digu; uneotan euren padura eder horretan udaberriko migrazioan dabiltzan hegazti mordoen ia maila berekoa 😉
Atsedena hartzeko eta baita ere elikatzeko baliatzen dituzte egun hauek hegaztiak; hauetako batzuen inguruan hitz egin digu gaurkoan Edortak.
GORKA HERMOSA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Apr 22 0
Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketa sortu dute Txinan.
Tianjin Txinakoa hiria da, herrialdean biztanle gehien dituztenetan bosgarrena eta Gorka Hermosa Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren egoitza izango den honetan, mundu osoko akordeoi-jotzaileei aukera emango diete euskal konpositorearen lanak interpretatzeko aukera.
Sari gisa, Hermosak obra bat idatziko du beren beregi irabazlearentzat, eta urtebetez esklusiban jo ahalko du lan hori garaileak; guzti honen inguruan aritu gara Gorkarekin gaur gurean.
SEGURAKO ASTE SANTUA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Apr 22 0
Apirilaren 14tik 18ra Segurako Aste Santua ospatuko da. Estudiora etorri zaizkigu antolakuntzako kideak.
JOXE LANDA
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Apr 22 0
Eguraldiaren izaera aldatu egingo da. Haizea iparretik jarrita tenperatura asko jaitsi eta giro umela eta freskoa jarriko da martxan baina euri gutxirekin. Hala ere asko nabarmenduko da petralkeria hori galanki mikaztuaz grazia gutxiko eguraldia izango delarik.
SAN TELMO MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Apr 22 0
Donostiako San Telmo Museoan erakusketa berria martxan jarri dute: “Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan”. Gaurko gurean Javier González de Durana erakusketaren komisarioarekin izan gara.
ANDONI CALVO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 Apr 22 0
Gure kolaboratzaile saltseroena 8 egun Walt Disney World-en, Floridan izan da. Bertan bizitakoa kontatu digu gaurko saioan.