Monthly Archives: April

Archives

2021-04-08ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Apr 21 0

Atzoko eguneko joerari eutsiko dio , giro goxo eta atsegina mantenduaz, haizea hegotik eta tenperaturak gorakako joera hartuz.

IDIAZABALEN, APIRILA AIRE, AIRE!(aisi agenda)

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Apr 21 0

Idiazabalen, APIRILA AIRE, AIRE! aisi agenda sortu dute arlo ezberdinetako ekintzak  herritarrei eskeini asmoz. Iñaki Alberdi alkateak ekintza guztien berri eman digu.

IDIAZABAL GAZTA BERRIA AURKEZPEN EKITALDIA BERTAN BEHERA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Apr 21 0

Gaur zen ospatzekoa Ordiziko Oiangun, Idiazabal gazta berriaren aurkezpena eta mozketa. Goierriko COVID 19 aren bilakaera ikusita , bertan behera geratu da ekitaldia. Adur Ezenarro alkatearekin hitz egin dugu.

2021-04-07ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Apr 21 0

Gaur hobetze aldera egingo du goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Oskarbi samar eta epeltzeko joera nabarmenduaz, dezente nabarituko da giroaren goxotasuna. Antizikloiaren isobarak jita onean direla, asko hobetuko da egunean zehar dotoreziak eta goxotasunak irabaziaz.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Apr 21 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, ipuinek haurrengan dituzten onuren inguruan hitz egin digu.

SIN MALA INTENCION/GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Apr 21 0

Sin mala intencion taldeko Gorka Lizasok gaurkoan ere gogotxu ekin dio guk jarritako erronkari. Bere diskoko TELEBISTA IZAN PIZTURIK kantuaren doinuekin, eta guk emandako lau hitzekin; ERREALA, ZEGAMA-AIZKORRI, KONTRAESANAK, ROCIO CARRASCO, abesti ederra sortu du.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Apr 21 0

SAN TELMO MUSEOko lagunak izan dira Goizerokoan. Saskigintzaren inguruko jarduerak jarri dituzte martxan eta hilaren 11rarte izango dira

2021-04-06ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Apr 21 0

Gaur eguraldi petralagoa tenperatura beherago dela. Ipar haize zitala eta hodeiak arrastaka. Umel eta euri mehatxuarekin bazterrak busti ere bai pixka bat. Agian lurrarentzat behar adina ez baina giroa motel mantenduko da grazia gutxiko eguraldiarekin. Mendi puntaren batzuk elurrak zurituko ditu baina ez da asko izango. Bihar goizean izotza leku askotan baina egunean zehar hobetzeko joera sumatuko zaio, hobetzeko aldaketaren zantzuekin.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>