Monthly Archives: April
Archives
AMAIA GARTZIA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Apr 21 0
Amaia Gartzia zinema adituak asteburuan ikusteko filmak proposatu dizkigu
OSOA SUKALDARITZA/VANESSA BLAZQUEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Apr 21 0
GAURKOAN VANESSA BLAZQUEZEK SUSTRAITZEN, INGURUNE NATURALAREKIN HARREMAN JASANGARRIA SORTZEA HELBURUA DUEN PROIEKTUA AURKEZTU DIGU
2021-04-16ko EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Apr 21 0
Gaur pixka bat mikaztuko da eguraldia ipar haize petrala mugituaz, onaren mailak dezente galduko duelarik. Hodei gehiagorekin euri mehatxua zaparradatxoak barreiatuaz. Oso gutxi botako du baina onaren mailak asko galduko du ipar haize zital horrek giroa asko mikaztuko duelarik, tenperaturari behera eta hezetasunari gora eraginaz. Beraz, gaur grazia gutxiko eguraldia baina bihartik hobetzeko joera ipar haizea baretu eta eguzkiaren goxotasuna nabarmenduaz.
ARMIARMA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Apr 21 0
20 urte bete dira Armiarma ataria martxan jarri zutela eta gurean izan dugu Mikel Elorza.
SEGURAKO HAURRESKOLA IZEN EMATE KANPAINA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Apr 21 0
Segurako Haurreskolan izen emateko kanpaina martxan da. Bertako hezitzailea den Alazne Aizpioleak izen ematearen xehetasunak , baita haurreskolaren funtzionamendua azaldu dizkigu.
2021/04/14ko BIXI BIXI/IÑAKI MURUA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 16 Apr 21 0
Iñaki Muruaren hausnarketa ere izan dugu
2021-04-14KO BIXI BIXI/hur gorostiaga
Bixi-Bixi, Irratsaioak 14 Apr 21 0
Hizkuntza gutxituei buruzko legea onartu berri du Frantziako Legebiltzarrak hau hizpide hartu eta Hur Gorostiagarekin, Seaskako zuzendaria, arituko gara BIXI-BIXI, aurkeztu berri den aurtengo Herri Urratsez ere galdetu diogu.
2021-04-14ko BIXI-BIXI/
Bixi-Bixi, Irratsaioak 14 Apr 21 0
Lazkaon ostiral honetan egingo duten Inaxiori ikasiak emanaldia Inaxio Usarralde berarekin, Saroi Jauregirekin eta parte hartzaileen artean izango den Iñaki Muruarekin aipatu dugu.
LAIOTZ HERRI ESKOLA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Apr 21 0
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO haurrak izan ditugu ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko egiten dugun irratsaioan. Gaurkoan, Itsaso eta Juria izan ditugu.
Izarra Urdalleta Segurako Alkatea
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Apr 21 0
Hilabetean behin Segurako Alkatea den Izarra Urdalletarekin hitzordua egiten dugu.
Gaurkoan, martxoan aurkeztu eta martxan jarri zen orientazio zirkuitua, Aste Santuko jai egunetan Turismo Bulegoak bildutako bisitarien datuak, errenta-aitorpena euskaraz egiteko aukera, euskararen erabileraren neurketa eta hainbat ikastaro eta Segurako kultur emanaldien galdeketaren inguruan aritu gara.