Monthly Archives: February

Archives

ZUALBE-ONGIZATE EMOZIONALERAKO ZENTRUA/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Feb 21 0

ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiarekin  beste kasu
praktiko bat aztertuko dugu. Gaurko aukeratutako kasua ere sintoma fisiko batekin etorritako
bezero batena da, sinusitisa zeukan pertsona batena hain zuzen. Aurrekoan egin genuen bezala,
subjektu honen identitatea ezkutatu dugu eta soilik bere arazoan zentratu gara, entzuleek
beste adibide praktiko bat ezagutu dezaten. Sintoma fisikoa abiapuntutzat hartu eta horren
atzetik dauden arrazoiak ulertzen saiatu gara.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Feb 21 0

GITBko Ainhoa Ibañez izan da gaur, Goizerokoan. Aste guztiko programazioaren berri eman digu.

2021-02-01ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 01 Feb 21 0

Narraskeriari dezente eutsiko dio gaur lainoak arrastaka euria botaz mantenduko direlarik baina iluntzerako kaskarkeria bukatzear dagoela sumatuko zaio eta haizeak hego ukitua hartuko duelarik, tankera onarekin bukatuko da eguna. Horrela baldarkeriak baretzeko joera hartuko du hurrengo egunetan eguraldiaren elementuak modu hobean jarriz. Hego haizea izango dugu protagonista hurrengo egunetan kostaldea galanki goxatuaz.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>