Monthly Archives: February
Archives
SUSTATU/LUISTXO FERNANDEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 04 Feb 21 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek egunean Behin jokoaren 6. denboraldi berriaren inguruan eta 12.000 puntu.eus domeinuen langa gaindituta, plan estrategikoaz aritu zaigu.
2021-02-03KO BIXI BIXI/ AHOTSAK
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Feb 21 0
Euskal Herriko Ahotsak gunetik Izaskun Gastonekin gazte gara gazte saila aurkeztu dugu Euskal Herri osoko hainbat gazten pasarteak entzunez.
2021-02-03ko BIXI-BIXI/ HELENA XURIO/SUGARREN MENDE LIBURUA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Feb 21 0
SUSTRAI FRUTA DENDA/ ALBERTO VEGA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Feb 21 0
Sustrai fruta dendako Alberto Vegak , Sustrai dendako ateak zabaldu eta dendetan dituzten produktuez, egiten dituzten azokez…aritu zaigu hizketan.
III.EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUN PLANA/ MIREN ELGARRESTA , GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO BERDINTASUNEKO FORU ZUZENDARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Feb 21 0
Gipuzkoako foru aldundiko berdintasuneko foru zuzendaria, Miren Elgarresta izan dugu gonbidatu gaurkoan. III.EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUN PLANAren inguruan aritu gara. Baina Miren ez da izan gaurko gonbidatu bakarra, Legazpiko alkatea den Koldobike Olabide eta Ordiziako KIMETZ emakume elkartzeko Belen Balerdirekin ere egon gara.
2021-02-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Feb 21 0
Ederki eutsiko dio atzo hartu zuen martxari hego haizea pixka bat mugitu arren. Ostarteak nagusi zeru sabaian. Eguzkiaren bisitatxo horiek asko alaituko dute giroa. Isobarak jita onean direla asko nabarmenduko da on alditxo hau lurralde guztian baina ipar partean gehiago nabarmenduko da.
IZARRA URDAILETA, SEGURAKO ALKATEA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Feb 21 0
Hilabetero legez, Izarra Urdaileta Segurako Alkatea estudioan izanda, hainbat gaiez hitz egiteko. Besteak beste, azken egunetako herriko Covid 19ren bilakaeraren ingurukoak, diru laguntzak, gazteak…
PRECOCINADOS MATTE
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Feb 21 0
Lazkaoko Precocinados Matteko , maiterekin izan gara Goizerokoan. Matten dituzten eskaintzaz, plater goxoez hitz egin digu , baita etxez etxeko zerbitzuaren inguruan.
2021-02-02ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Feb 21 0
Gaur asko nabarmenduko da hobetzeko joera, giro polit eta goxoarekin. Hego haizea pixka bat mugituko da haize begietan baina horrek ez du asko mikaztuko eta kostaldean asko nabarmenduko da epeltasuna. Ateri eta ostarte batzurekin bikain portatuko da eguraldia. Hego haizea pixka bat mugituko da haize begietan baina horrek ez du asko mikaztuko eta kostaldean behintzat asko nabarmenduko da epeltasuna. Ostarte batzurekin bikain portatuko da.
BEATRIZ ANTELO HAZKUNDE PERTSONALAREN COACHA ETA MENTOIA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Feb 21 0
Beatriz Antelo hazkunde pertsonaleko coach eta mentoiak 2021 urterako dituen erronkez eta proiektuez hitz egin digu. Besteak beste, 12 hilabeterako sortu duen proiektuaz. Proiektu honetan hilabetero gai ezberdin bat jorratuko da, online saioen bidez.