Irratsaioak
SUSTATU
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Jun 26 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek Adimen Artifizialarekin egindako hainbat tresta aurkeztu dizkigu
ALCOHOLICOS ANONIMOS
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 02 Jun 26 0
Aurten 91 urte betetzen dira Alcoholicos Anonimos elkartea sortu zela. Urtero bezala gurean izan ditugu elkarteko kideak diren Josu eta Peio. Beraien esperientziak eta elkartearen informazioa gurekin partekatu dute
ZUALBE – BEÑAT ZUBELDIA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 02 Jun 26 0
Kurtsoko azken saioa izan dugu gaurkoan Zualbe Zentruko Beñat Zubeldiarekin. Gaurko gaia honako hau izan da: Gurasoak ohoratzea
2026-05-26 BIXI BIXI/ JUAN MARTIN ELEXPURU
Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jun 26 0
Juan Martin Elexpuru bergarar idazle, itzultzaile eta euskal filologian doktore denak Euskararen Mende Magikoak(V-IX K.o) liburuaz hitz egin digu. Liburu honek Erromatar Inperioaren gainbeheratik Nafarroako Erresumaren sorrerara arteko garaia aztertzen du (V. mendetik IX. mendera), euskararen historian funtsezkoak eta “magikoak” izan diren mendeak, hain zuzen ere.
2026-05-26 BIXI BIXI/Uxue Izko
Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jun 26 0
Uxue Izko Taupa Euskaltzaleen mugimenduko Eusfera ekimeneko koordinatzailea izan dugu gurekin. Maiatzaren 7tik 17ra bitartean izandako ekimen nazionala da Eusfera, familien bidez haurren unibertsoa (aisialdia, kirola, kultur kontsumoa eta etxeko ohiturak) euskaldunagoa egitea helburu duena.
IDIAZABALGO ALKATEA – IÑAKI ALBERDI
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 May 26 0
Idiazabalgo alkate Iñaki Alberdik Idiazabalen ekainean izango denaren berri eman digu
PALESTINA EGUNA LAZKAO
Goizerokoa, Irratsaioak 29 May 26 0
Hiru uretako bidean doa Israelek Gazaren aurkako erasoaldia abiarazi zuenetik, hondamendi ikaragarria eta hamarnaka mila palestinarren heriotza eraginez. Basakeria honetan, Gazako komunikazio seinaleak blokeatu dituzte, eraso militarrez gain, Gaza setiatu eta oinarrizko produktuen, elikagaien eta laguntza humanitarioaren sarrerak ukatu dituzte. Horren adibide dira laguntza humanitarioa zeramaten ontzien aurkako erasoak eta bertan zihoazen aktibisten atxilotze eta deportazioak. Lazkao Palestina herri ekimenak maiatzaren 30erako Palestina Lazkaon eguna antolatu dute eta gurean gonbidatu Ibon Zabala.
MUSIKAZBLAI SAIOA/ TRIKI SOINU SAIOA
Irratsaioak, Musikaz Blai 29 May 26 0
Aramako 2. Trikiti jaialdia izan dugu izpide gaurko triki soinu saioan.
SOROTAN BELE GOGOAN
Irratsaioak, Musikaz Blai 29 May 26 0
Hilaren 30ean, 19:30ean, Sorotan Bele taldeko kideek eta Urretxuko Iparragirre Balerdi musika bandak Sorotan Bele gogoan kontzertua egingo dute Gernikako Arbola plazan.Urbil Artola izan dugu gonbidatu.