Irratsaioak

GOIERRI GERTUTIK EZAGUTZEN – UDAKO PODCASTA 2026

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 01 Jul 26 0

 

7 saio, 7. leku, hainbat esperientzia ezberdin Goierri turismoarekin batera sortutako udako podcasta izango duzue entzungai uztaileko asteazkenetan eta ostiraletan goizeko 11:15etan zuzenean eta ondoren gure web gunean www.segurairratia.eus-en entzungai.

Goierriko txoko eta plan ezberdinak ezagutzeko aukera izango duzue, mendi planak, plan gastronomikoak, kulturalak eta askoz gehiago

 

1. SAIOA: GOITUR – NIKO OSINALDE

 

2. SAIOA: BARANDIARAN MUSEOA, ANDUETZA PARKETXEA ETA LIZARRAUSTIKO PARKETXEA

 

3. SAIOA: ARDIXARRA – SEGURA

 

4. SAIOA: ZERAINGO TURISMO BULEGOA

 

5. SAIOA: ZUMALAKARREGI MUSEOA

 

6. SAIOA: IGARTZA – MONUMENTU MULTZOA

 

7. SAIOA: IDIAZBAL GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTRUA (IDIAZABAL) ETA DELIKATUZ ZENTRUA (ORDIZIA)

2026-06-17 BIXI-BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jul 26 0

Eguzkiloreari buruzko testu bat ekarri dugu. Honen jatorria, landare mota, ezaugarriak, esanahia eta beste hainbeste. Euskal sinbologiaz ez ezik, Mari pertsonaia mitologikoari ere egingo diogu errepara.

2026-06-17 BIXI BIXI/ IÑAKI ZABALETA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Jul 26 0

Iñaki Zabaletarekin Joxe Azurmendi pentsalari eta erreferente intelektual zegamarraren II.kongresuaz, euskal pentsamenduaz eta Joxe Azurmendi katedraz aritu gara, haren heriotzaren lehen urtemugan. Uztailaren 4an Zegaman izango dugu hau oroitzeko omenaldi ekitaldia, goizean Azurmendiren ekarpenari buruzko jardunaldia izango delarik.

EUSKARABENTURA 2026

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 30 Jun 26 0

 

Uztailaren 1etik aurrera martxan 2026ko Euskarabenturaren zortzigarren espedizioa. Aurtengoaren berri emateko gurean Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta Komunikazio taldeko kidea izan dugu.

26. GARAGARDO FESTA ORDIZIAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 26 Jun 26 0

 

Ekainaren 25tik 29ra Ordizian 26. Garagardo Festa izango da. Honen berri emateko gurean Josu Garaialde Ordizia Rugby Elkarteko juntako kidea gonbidatu dugu

NOLA EGITEN DUTE LO ANIMALIEK?

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Jun 26 0

NOLA EGITEN DUTE LO ANIMALIEK? Liburua kaleratu berri du Irati Diez Virto segurarrak Maddi Astigarraga Bergara ilustratzailearekin batera.

MUSIKAZBLAI/ ONDOJAN

Irratsaioak, Musikaz Blai 26 Jun 26 0

aste honetako ondojaneko tartean kostaldeko jatetxeen inguruan hitz egin dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>