Irratsaioak

Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 May 26 0

 

Argia Dantza taldeak, herriz herri egindako landa-lanaren bidez, desagertzear zeuden dantzak, musikak eta jantziak berreskuratu zituen, eta ikerketa lan hori funtsezkoa da egungo euskal dantza ulertzeko. “Argiaren itzala”k bidai horretan murgilduko zaitu eta erakutsiko dizu zein izan zen San Telmo Museoaren papera ibilbide horretan. Erakusketa berri hau aurkezteko Arkaitz Olea San Telmo Museoko Teknikazia gonbidatu dugu

MARISA BARRENA WIKILARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 May 26 0

Marisa Barrena wikilariak gaurko egunez jaiotako hainbat emakumeren efemerideak aipatu dizkigu bere saioan: Igone Zabala Unzalu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko maiatzaren 11) euskal hizkuntzalaria, Agurne Anasagasti Undabarrena (Bermeo, Bizkaia, 1978ko) euskal filologoa, irakaslea, aktorea eta telebista aurkezle eta erreportaria, Natalia Zabala Arroyo (Donostia, 1983 ) gipuzkoar modeloa, Izaskun Osés Ayúcar (Iruñea, 1984) erizaina eta kirolaria eta Blanca “Blanquita” Suárez Zarza (Donostia, 1894-1983) gipuzkoar aktore eta abeslaria.

MAITE DITUT MATE GURE BAZTERRAK – DONOSTIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 May 26 0

 

“Maite ditut maite gure bazterrak” emanaldia eskeiniko dute Andoni Salamero olerkariak,  Pello Ramirez musikariak eta Marta Lopez De Gauna artistak maiatzaren 14ean Donostian. Goizerokoa Saiora Andoni Salamero gonbidatu dugu honen berri emateko

2026-05-06 BIXI BIXI/olatz mITXELENA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 May 26 0

Euskal Sagardoko kide den eta Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko lehendakaria Olatz Mitxelenarekin sagardogintza sektoreaz aritu gara.

 

2026-05-06 BIXI BIXI/MIREN BASURTO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 May 26 0

Duela bi egun, maiatzaren 5a izan zela aitzakia hartuta, sanferminetako
eskailera deritzon ohitura eta abesti batzuk izan genituen hizpide Miren Basurtorekin.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Albisteak, Irratsaioak 06 May 26 0

 

Laiotz Herri Eskolako ikasleak gaurko saioan Segura-Zerain Mendi lasterketaren inguruan hitz egin digute.

IDIAZABALGO UDALA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Apr 26 0

Hilabetero bezalaxe, Idiazabalgo udaleko alkatea Iñaki Alberdi izan da gurean.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Apr 26 0

Sustatuko lagunak teknologia munduko hiru albiste ekarriz dizkigute gaurko saiora.

AITOR URDANGARIN

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Apr 26 0

Gaur kolaboratzaile berri bat gehitu da Segura Irratiko taldera. Aitor Urdangarin beasaindarra da bera. Aitorrek duela urte batzuk nekazaritzatik bizitzeko erabakia hartu zuen. Gai hau oso zabala denez eta asko dugunez ikasteko, baita kontzientziak pizteko, hilabetero Aitor lagun dugula, nekazaritzaren mundua ezagutzeko aukera izango dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>