Goizerokoa

AMAIA GARTZIA-ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 31 May 19 0

Ostiraleroko moduan, Amaia Gartzia zinema adituak asteburuan zein pelikula ikusi eta zein pelikula estreinatu diren esan digu.

ANNE OTEGI-OSOA

Goizerokoa, Irratsaioak 31 May 19 0

Anne Otegik gaur hamaiketakorako edota askarirako ideia ederrak ekarri dizkigu. Besteak beste, kakao krema egiten erakutsi digu.

LAGUN DUCK LASTERKETA SOLIDARIOA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 May 19 0

Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute larunbatean IV. LagunDuck lasterketa solidarioan. Accion Marianista Para El Desarrollo Gobernuz Kanpoko Erakundea da antolatzailea. Mundaiz eta Maria Kristina zubien artean izango da lasterketa solidarioa, 19:00etan. Ahate bat adoptatzen dutenek Brasilgo favela baten haur zein nerabeentzako hezkuntza proiektu bat babestuko dute.

Arratsaldetik aurrera hasiko da antolatu duten festa, Urumea ibaiaren inguruan. 16:00etatik aurrera hainbat jarduera egingo dituzte Maria Kristina zubian. Berrikuntza gisara, 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzako LagunKross lasterketa solidarioa egingo dute. LagunDuck webgune ofizialean eman behar da izena.

BELOKI ITURGINTZA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 May 19 0

bELOKI ITURGINTZAKO SORKUNDEK AZKEN NOBEDADEAK EKARRI DIZKIGU.

ZEGAMA-AIZKORRI MARATOIA-AINHOA TXURRUKA ETA JON ZUBILLAGA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 May 19 0

Zegama Aizkorri mendi maratoia igande honetan ospatuko da, ekainaren 2an. Zuzendari lanetan dabilen Ainhoa txurrukak lasterketako xehetasunak ekarri dizkigu eta bestalde Berastegiko Jon Zubillaga korrikalaria izan dugu. Jonek 2002tik, maratoiaren hastapenetatik, darama lasterketa egiten. Bere esperientzia kontatu digu baita gomendioak eman ere igandean lasterketa egin behar dutenentzat.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 29 May 19 0

Laiotz herri eskolako haurrak etorri zaizkigu irratsaioa egitera. Ahozkotasuna lantzeko ekimen bat da.

ASTEKO SALTOKIA-ELECTRO ORIA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 May 19 0

Asteko saltokiko, aste honetako protagonista Beasaingo Electro Oria. Aurten 25 urte betetzen dituzte bezeroen zerbitzura.

IDOIA APAOLAZA-HIPERAKTIBITATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 May 19 0

Idoia Apaolaza Ekimena psikopedagogia zentruko espezialista da eta hiperaktibitateaz aritu zaigu. Zer den, nola jokatu…

AMETXE-JORGE LOPEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 28 May 19 0

AMETXE, KOOP. ELK. «Ametsak bizi diren etxea», Bizkaiko Gordexolako herrian cohousing edo elkarlaneko etxebizitza bezala aintzinako baserri bat berreskuratu duen landa eremuko erabilera-lagapen erregimeneko kooperatiba da. Hazkuntzaren ikaskuntzan, heziketa begirunetsuan eta norberaren hazieran oinarritutako eta eraldaketa sozialerako ekimenak egiteko guneak dituen komunitatea. Xehetasun guztiak eman dizkigu bertako kidea den Jorge Lopezek.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>