Albisteak

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO IKASLEAK

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Feb 26 0

 

Laiotz Herri Eskolako ikasleek Santa Ageda Egunari buruzko informazioa eta Laiotz Herri eskolako kultur astea kontatu digute.

BEÑAT ZUBELDIA – ZUALBE ZENTRUA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Feb 26 0

 

Zeraingo Zualbe zentrutikan Beñat Zubeldia izan dugu Goizerokoa Saioan. Gaurkoan “zuhaitz familiarra” -ren inguruan hitz egin digu

ALKATEEKIN ELKARRIZKETAN – IZARRA URDALLETA SEGURAKO ALKATEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Feb 26 0

 

Hilabetean behin Segurako Alkatea den Izarra Urdalletaren bisita izaten dugu Goizerokoa saioan. Gaurkoan, onartu berri dituzten aurrekontuei buruz hitz egin digu, eta Santa Ageda eta Inauterien egitarauak ere aurkeztu dizkigu

AMESGILE ARGITALETXEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Jan 26 0

 

Urteko lehen saioa izan dugu Amesgile Argitaletxeko Betzaidarekin. Gaurko saioan 2025eko errepasoa egin dugu eta 2026an etorriko denaren berri eman digu

IDIAZABALGO UDALA – IÑAKI ALBERDI

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Jan 26 0

 

Idiazabalgo Alkatea den Iñaki Alberdiren bisita izan dugu. Gaurko saioan bidegorriaz, argiteriaz eta San Blas Jaiaz hitz egin digu

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Jan 26 0

 

Sustatuko Luistxo Fernandezek gaurkoan albiste hauen inguruan hitz egin digu: MTVren itxiera, Wikipediaren 25 urteak, Slop musikaren plagioa, eta EITBHub.

BIXI BIXI / MAIZPIDE EUSKALTEGIA

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Jan 26 0

 

Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Helene Haindalian eta Francois Ranbaud ikasleak ezagutu ditugu. Biak euskera ikasten ari dira eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO IKASLEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 21 Jan 26 0

 

Laiotz Herri Eskolako ikasleak San Sebastian Egunaren inguruko saioa prestatu dute

LORATUZ FISIOTERAPIA ZENTRUA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Jan 26 0

 

Segurako Loratuz fisioterapia zentruko Anabel Urkiolak organo biszeralen disfuntzioak eta min muskuloeskeletikoen erlazioaz aritu zaigu hizketan

GOIERRIKO TXOTX DENBORALDI BERRIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 15 Jan 26 0

 

Pako Etxeberriak hasiera eman dio 2026ko Txotx Denboraldiari Goierriko sagardogileen izenean.
Euskal Sagardoaren barruan 360.000 kg sagar bildu dituzte Goierriko 15 sagar ekoizleek bertan landatuta dauden 65 ha-tan. Guztira 125.000 litro euskal sagardo ekoiztu dituzte bertako lau sagardogileek: Zeraingo Oiharte, Ataungo Urbitarte, Ordiziako Tximista eta Legorretako Begiristain.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>