Albisteak
JOXE LANDA
Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 01 Aug 22 0
Beroa nabarmenduko da gaur oskarbia nagusi dela. Laino maskal batzuk balantzaka sumatuko diren arren eguzkia bistan egongo da beroa xaxatuaz. Uda giro bikaina ipar partean baina beroegi hegoaldean bazterrak kiskaltzeko zorian direla. Beraz, beroa izango da protagonista egun batzuetan tenperatura goraka dela batez ere hegoaldean, gehiegizko mailan mantenduko delarik. Hurrengo egunetan pixka bat areagotuko da lurralde guztian baina nabarmenago hegoaldean.
EDORTA UNAMUNO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 01 Aug 22 0
Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunorekin izan gara. Gaurkoan Sai-zuria putreen familiako hegaztia aurkeztu digu.
JOXE LANDA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Jul 22 0
Gaur gehiago nabarmenduko da euritarako joera gutxi botako badu ere. Ipar haizeak pixka bat mugituaz lainotzarrak arrastaka ekarriko ditu ipar partea dezente zikinduaz eta euri mehatxua bai baina gutxi botako du dotoreziak galanki galduaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia euri mehatxu eta guzti baina premiak asetzeko ez da ezer izango, bihar berriz ere garbitze aldera joko duelarik. Asteburuan oso eguraldi ona elementuak modu onean direla.
BETZAIDA URTAZA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Jul 22 0
Betzaida Urtaza ipuin sortzaile eta kontalariak uda giroan mugilduta dago eta bihar Oñatin izango duen ipun kontaketa baten berri eman digu. Honekin batera, abuztuan ekintza gehiago dituela aipatu digu.
MARISA BARRENA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Jul 22 0
Gure kolaboratzailea den Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan emakume gehiago aurkeztu dizkigu.
ehunmilak
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 Jul 22 0
Gaurtik hasita eta igandera bitarte Ehunmilak Ultra Trail / g2h / mmm izango da. Azken berrien inguruan hitz egin dugu Andoni Zubeldiarekin.
UNAI ZABALETA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 Jul 22 0
Unai Zabaleta Leitzar kolaboratzaile saltseroa aurten ere gurekin izango da eta gaurkoan Gure Zirkuaz eta San Ferminen inguruan hitz egin dugu.
SUSTATU
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 07 Jul 22 0
Sustatuko Luistxo Fernandezekin izan gara eta gaurkoan bi albiste hauek aurkeztu dizkigu: “Royalty Now, antzinako ospetsuak, artelanetatik haragiztatuak” eta “Euskarazko zenbakien etimologia, zenbaketa keinuetan oinarritua”.
SAN TELMO MUSEOA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 06 Jul 22 0
San Telmo Museoko Agurtzane Garayekin izan gara. Uztailaren 1etik abuztuaren 31era Urgulleko udako programazio zein izango den aurkeztu digu.
Ekinhaz
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Jul 22 0
Legazpiko Ekinhaz osasun eta errendimendu zentroak gaurkoan tailer berezia eskainiko du. Gurekin izan da Mireia Alberdi dietista eta nutrizionista honen berri emateko.