Monthly Archives: May

Archives

BEASAINGO UDALA/leire artola

Goizerokoa, Irratsaioak 14 May 26 0

Beasaingo udaleko alkate Leire Artolak, beasingo hainbat berri eman dizkigu eta tartean bihar hasiko diren Loinatz jaien egitarau zabala aipatu digu.

2026-05-13 BIXI BIXI / IBARRAKO SOKATIRA TALDEA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 May 26 0

Ibarrako sokatira taldekoak Taiwanen izan dira munduko sokatira txapelketan, eta Myriam Elorza sokatiralariaren eskutik bidaiaren berri izan dugu.

2026-05-13 BIXI BIXI/KULTURAZ KOOPERATIBA

Goizerokoa, Irratsaioak 13 May 26 0

Nerea Arakistain azpeitiarrak Kulturaz Kooperatibaren berri eman digu, kultur ikusgarritasuna, sormena eta transmisioa lantzen baitituzte euren kooperatiba herritarrean.

LEGORRETAKO AZINTZIO JAIAK

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 May 26 0

 

Gaur hasi eta igandera bitarte ospatuko dira Legorretako Azintzio Jaiak. Programa aurkezteko gaurkoan guren Iker Aizpurua, Kultur Dinamizatzailea izan dugu

MAIZPIDE

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 13 May 26 0

 

Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Amaia Muñoz eta Lauren Jaski ikasleak ezagutu ditugu. Biak euskera ikasten ari dira eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu

Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 May 26 0

 

Argia Dantza taldeak, herriz herri egindako landa-lanaren bidez, desagertzear zeuden dantzak, musikak eta jantziak berreskuratu zituen, eta ikerketa lan hori funtsezkoa da egungo euskal dantza ulertzeko. “Argiaren itzala”k bidai horretan murgilduko zaitu eta erakutsiko dizu zein izan zen San Telmo Museoaren papera ibilbide horretan. Erakusketa berri hau aurkezteko Arkaitz Olea San Telmo Museoko Teknikazia gonbidatu dugu

MARISA BARRENA WIKILARIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 May 26 0

Marisa Barrena wikilariak gaurko egunez jaiotako hainbat emakumeren efemerideak aipatu dizkigu bere saioan: Igone Zabala Unzalu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko maiatzaren 11) euskal hizkuntzalaria, Agurne Anasagasti Undabarrena (Bermeo, Bizkaia, 1978ko) euskal filologoa, irakaslea, aktorea eta telebista aurkezle eta erreportaria, Natalia Zabala Arroyo (Donostia, 1983 ) gipuzkoar modeloa, Izaskun Osés Ayúcar (Iruñea, 1984) erizaina eta kirolaria eta Blanca “Blanquita” Suárez Zarza (Donostia, 1894-1983) gipuzkoar aktore eta abeslaria.

MAITE DITUT MATE GURE BAZTERRAK – DONOSTIA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 May 26 0

 

“Maite ditut maite gure bazterrak” emanaldia eskeiniko dute Andoni Salamero olerkariak,  Pello Ramirez musikariak eta Marta Lopez De Gauna artistak maiatzaren 14ean Donostian. Goizerokoa Saiora Andoni Salamero gonbidatu dugu honen berri emateko

2026-05-06 BIXI BIXI/olatz mITXELENA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 May 26 0

Euskal Sagardoko kide den eta Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko lehendakaria Olatz Mitxelenarekin sagardogintza sektoreaz aritu gara.

 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>