Monthly Archives: January
Archives
IDIAZABALGO UDALA – IÑAKI ALBERDI
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Jan 26 0
Idiazabalgo Alkatea den Iñaki Alberdiren bisita izan dugu. Gaurko saioan bidegorriaz, argiteriaz eta San Blas Jaiaz hitz egin digu
BEASAINGO INSTITUTO PUBLIKOA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Jan 26 0
Beasaingo Instituto publikoa matrikulazio sasoi betean dago eta ate irekiak antolatu dituzte. Gaur gurean izan dira zuzendaritza taldeko Joxe Mari Gabilondo eta Eneko Agirrezabal nondik norakoak kontatzen.
SUSTATU
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 23 Jan 26 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek gaurkoan albiste hauen inguruan hitz egin digu: MTVren itxiera, Wikipediaren 25 urteak, Slop musikaren plagioa, eta EITBHub.
BIXI BIXI / MAIZPIDE EUSKALTEGIA
Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Jan 26 0
Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Helene Haindalian eta Francois Ranbaud ikasleak ezagutu ditugu. Biak euskera ikasten ari dira eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO IKASLEA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 21 Jan 26 0
Laiotz Herri Eskolako ikasleak San Sebastian Egunaren inguruko saioa prestatu dute
2026-01-21 BIXI BIXI /MIREN BASURTO
Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Jan 26 0
Urte berria hasi berritan, asmo edo erronka bat ekarri digu Miren Basurtok: lehen hitza beti euskaraz egitera animatu gaitu. Azkenaldian izan dituen esperientzia batzuen berri emandigu lehen hitza euskaraz egitera animatzeko.
LORATUZ FISIOTERAPIA ZENTRUA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Jan 26 0
Segurako Loratuz fisioterapia zentruko Anabel Urkiolak organo biszeralen disfuntzioak eta min muskuloeskeletikoen erlazioaz aritu zaigu hizketan
MARISA BARRENA WIKILARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Jan 26 0
Marisa Barrena wikiariak emakume hauen biografiak ekarri dizkigu gaurko saioan: Aines Dufan Lakaberatz pedagogo eta hizkuntzalari baxenafarra, Ixiar Rozas Elizalde idazle lasartearra, Itziar Nogueras kultur kudeatzaile donostiarra, Mireya Etxaluze Azkonaga zientzilari, astrofisikari, irakasle eta ikertzaile eibartarra eta Josune Bereziartu eskalatzaile lazkaotarra.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Jan 26 0
Laureano Telleriarekin batera urteak atzera egin eta garai bateko kontuak entzuteko aukera izan dugu.
GOIERRIKO TXOTX DENBORALDI BERRIA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 15 Jan 26 0
Pako Etxeberriak hasiera eman dio 2026ko Txotx Denboraldiari Goierriko sagardogileen izenean.
Euskal Sagardoaren barruan 360.000 kg sagar bildu dituzte Goierriko 15 sagar ekoizleek bertan landatuta dauden 65 ha-tan. Guztira 125.000 litro euskal sagardo ekoiztu dituzte bertako lau sagardogileek: Zeraingo Oiharte, Ataungo Urbitarte, Ordiziako Tximista eta Legorretako Begiristain.