Monthly Archives: January

Archives

2025-01-15 BIXI BIXI/MIREN BASURTO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 15 Jan 25 0

Urte berri, asmo berri dio esaerak, eta Miren Basurtorekin egin genuen azken saioan agindu genizuen bezala, urte berriarekin batera gaurtik aurrera hika hitz egingo dugu tarte hauetan. Saio honetan, HITANOAri buruz gogoeta egiteko aprobetxatu dugu.

ZALDIBIAKO ALKATEA – IORITZ BERRA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Jan 25 0

 

Urteko lehen saioa izan dugu Zaldibiako Alkatearekin. Batzar nagusiak, energia berriztagarriak, ZEK (Zaldibiako Ekintza Kulturala talde berria), agendaren errepaso eta albiste gehiago kontatu dizkigu gaurko saioan.

BEASAIN ALKATEA/LEIRE ARTOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Jan 25 0

Beasaingo alkatea den Leire Artolak, azken berriak aipatzeaz gain, kultur arloari begira jarri gaitu.

AMESGILE ARGITALETXEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 10 Jan 25 0

 

Urteko lehenengo saioa izan dugu Amesgile argitaletxeko Betzaidarekin. 2025an etorriko diren nobedadeen berri eman digu

ZEOS PROGRAMA SEGURAN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 10 Jan 25 0

 

ZEOS Programa Seguran, Gazteen ongizate digitala eta emozionala lantzeko formakuntzak martxan jarriko dituzte urtarrilaren 14, 16, 21 eta 23an Segurako Altxa Burua Taldekoak. Saio guztiak Segurako Botikaxaharran izango dira. Hau guztia azaltzeko gaurkoan guren Telmo Lazkano profesionala eta Segurako Altxa Burua taldearen kide den Aimar Balerdi gonbidatu ditugu

URDAIBAI BIRD CENTER/ EDORTA UNAMUNO

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Jan 25 0

Urdaibai Bird  Centerreko Edorta Unamunok Papourdin hegaztiaren inguruko berezitasunak kontatu dizkigu.

 

2025-01-08 BIXI BIXI/ AHOTSAK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 08 Jan 25 0

Ahotsak.euseko Izaskun Gastonek garai bateko hezkuntzaren inguruko hainbat testigantza ekarri dizkigu.,

2025-01-08 bixi bixi/ ERROMAN EUSKARAZ

Bixi-Bixi, Irratsaioak 08 Jan 25 0

Erroman euskaraz. Bai, Erroman ere euskaraz egin liteke, baita bisita gidatu bat ere, Alde Zaharreko karriketan barrena. Erroman Euskaraz egitasmoa sortu zuen Luca Riccigida turistikoak (Erroma, 1987), bisitariei bere txikitako auzoaren nondik norakoak euskaraz kontatzeko.

LAIOTZ HERRI ESKOLA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 08 Jan 25 0

Laiotz Herri Eskolako haurrak kazetari bihurtu dira eta erreportaje bat prestatu dute: “Gabonak munduan”

EKIMENA PSIKOLOGIA ZENTRUA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Jan 25 0

Ekimena Psikopedagogia zentrutik Idoia Apaolazak , Gabonetako oporrak eta gero indartsu hasteko hainbat gako eman dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>