Monthly Archives: March

Archives

2022/03/15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Mar 22 0

 Hobetze nabarmena derrepente batean. Eguraldiaren elementuak modu onean jarri eta udaberri giro bikaina gauzatuko da gaur dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziaz. Hego haize suabeak gorantz eragingo dio tenperaturari aspaldikorik goiena harrapatuaz. 20 gradutatik gora lurralde guztian eta hodei gutxirekin zeru sabaia garbi eta eguratsa garden direla, opari polita hauxe udaberria ate joka dugularik. Eta guk txalo joko diogu.

SEGURA ZERAIN MENDI LASTERKETA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mar 22 0

Bi urteren ostean, SEGURA ZERAIN TRAIL mendi lasterketa maiatzean egingo da. Lasterketen berri, antolakuntza kideko Odilo Rivelak eman dizkigu.

BIZIOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mar 22 0

Andoni Mikelarenaren eskutik, BIZIOLA KOOPERATIBA, Goierri burujabeago, orekatuago eta iraunkorragoa eraikitzea helbuu duen proiektua,  ezagutu dugu.

2022/03/14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Mar 22 0

Gaur eki haize nahasiak pixka bat zapuztuko du atzo abiatu zen hobekuntza, laino narrasak ekarriko dituelarik. Zerua estalia mantenduko da goiz partean ateri baina gero euri zipriztinak barreiatuko ditu. Giro motela eta grazia gutxikoa zeru sabaia eta eguratsa zikin direla, giroa dezente mikaztuaz. Euskal Herri guztia berdintsu harrapatuko du kaskarkeria honek, txartu asko egingo ez bada ere onaren maila dezente zapuztu bai behintzat.  

2022-03-09 BIXI BIXI/

Bixi-Bixi, Irratsaioak 11 Mar 22 0

Iparra-Hegoa ekimenaren hilabetean gaudela eta  bixi-bixi bi lapurtar izan ditugu Miarritzeko
Délia Delanne eta Urruñako Noah Ugartemendia , Maizpiden irakasle duten Aitzol AsurmendiREKIN

zegamako erlezain eguna

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mar 22 0

Martxoaren 13an, igandean, ospatuko da Zegaman erlezain eguna eta Joseba Izagirre Zegamako alkateak xehetasun guztiak eman dizkigu.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mar 22 0

Amaia Garcia zinema adituak, filmen estreinaldien berri eman digu.

2022-03-11 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Mar 22 0

Aldaketa nabarmena eguraldiak iparraldeko borraskaren muturrak lurralde hau harrapatuko duelarik. Modu berezian portatuko da pixka bat kaskartuaz baina zeru sabaia ez da erabat estalia egongo. Hodei bakan horiek euri zipriztinak barreiatuaz busti puntua mantenduko dute eta haizeak hego ukitua ibiliko duelarik tenperatura ere ez da asko jaitsiko, baina epeldu ezinean bai. Lurralde guztia tankera berdinean dela giro txarra ez baina grazia gutxikoa bai.

LAUREANO TELLERIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mar 22 0

Laureano Telleriaren eskutik duela urte batzuetako bizimodua ezagutzen jarraitu dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>