Monthly Archives: February
Archives
JOXE LANDA 2022-02-01
Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 01 Feb 22 0
Gaur ere kaskarkeria dezente mantenduko da. Goiz partean atzoko tankeran, ipar haize petrala dezente mugitu eta giro bustia mantenduaz eta mendi puntetan elurra egingo duelarik. Arratsaldean hobetzen hasiko da ipar haizea dezente baretu eta ateriari eutsiaz. Baina ez da asko nabarmenduko hobetze hau gaurkoz behintzat zikin eta petral puntuari eutsiaz. Hala ere hobekuntza ate joka sumatuaz ea pixka bat alaitzen garen Otsaila salutatuaz. Hurrengo egunetan hobetzeko joeran.
NEREA GARMENDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Feb 22 0
Nerea Garmendia aktorea, aurkezlea eta komikoak bere proiektu berriak aurkeztu dizkigu: CAMPERMENDIA eta CULTURISMO. Kultura eta turismoa biltzen dituen proiektuak dira eta bere sare sozialetan ikusgai dituzue.
BIZIPOZA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Feb 22 0
Pasaden larunbatean, Hernaniko Biteri kultur aretoan, BiziPoza Elkarteak “Mundu berri bat guztiontzat (2)” kantu eta bideoklipen egitasmoaren aurkezpen egin zuen.
Honi buruz hitz egiteko eta Bizipoza osatzen duten 36 elkarte hauetako baten egunerokoa ezagutzeko, gurean izan dira, Leire Elizegi Bizipozako Koordinatzailea, Maite Pagola Beroa Elkarteko arduraduna eta Alaia Martin bertsolaria, datorren ostiralean aurkeztuko duten Beroa Elkarteko “TXOKOTXOA” abestiaren letragileetako bat (Jon Martin anaiarekin batera sortu bait du).