Monthly Archives: January
Archives
2022-01-21 EGURALDIA/JOXE LANDA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Jan 22 0
Lainoak sareago eta ateriari eutsiaz, dotoreziak pixka bat irabaziko du baina tenperaturak bat ere ez. Kostaldean izotza erabat ez baina barnealdeetan bai zerotik behera dezente jaitsiaz. Horrela dotorezia irabazian baina goxotasuna galeran ipar haize petralaren jipoiarekin. Asteburuan ere tankera hauxe mantenduko du eguzkiaren ukituak eguerdietan dezente goxatukoaz. Estimatzekoa izango da eguerdietako fenomeno hori.
SEGURAKO ALKATEA/IZARRA URDAILETA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Jan 22 0
Izarra Urdaileta alkatearekin , herriko hainbat proiektu, ikastaro eta gaien inguruan aritu gara hizketan.
TXUKUNTZEN/MAITANE ORMAZABAL
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Jan 22 0
Txukuntzeneko Maitane Ormazabalekin, sukalde bazterketetarako gakoez hitz egin duu.
AITA MARI
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Jan 22 0
Estreinatu berri den Aita Mari film dokumentalaz aritu gara Goizerokoan Javi Julio zuzendariarekin.
LEHENDAKARI GAIA ANTZERKIA/ZUHAITZ GURRUTXAGA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Jan 22 0
Zuhaitz Gurrutxaga izan da Goizerokoan, izan ere Iker galartzarekin batera Ordiziko Herri Antzokian izango dira Urtarrilaren 21ean 20.30etan , LEHENDAKARI GAIA antzezlanarekin.
2022-01-19 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Jan 22 0
Apur bat aldatuko da eguraldiaren martxa. Haizea ipar mendebaldetik jarrita, laino multzoa ekarriko du zirimiria barreiatu nahian baina pixka bat umeldu besterik ez du egingo ateriari eutsiaz. Tenperaturak zertxobait irabaziko du batez ere goizekoak oskarbiaren efekturik gabe. Zeru sabaia eta eguratsa zikinago direla, dotoreziak apur bat galduko du baina goxotasunak zertxobait irabazi. Hurrengo egunetan ere tankera honi eutsiko dio. Asteburua txukunago eta goxoago.
IZAN IÑURRI PROIEKTUA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Jan 22 0
Minbizia inguruan duten pertsonen bizipenak elkarbanatu eta tabuak desegitea da Izan Iñurri proiektuaren helburua. Laguntza emozionala eta ekonomikoa eskaintzen dute, baina askoz haratago doa beraien lana. Izan Iñurriko kide diren Miren Cuerdo Izagirre, Julene Illarramendi Elexpuru eta Sandra Barkaiztegi Navarro izan ditugu estudioan.
UZ IKASTOLA/ MIKEL GARRALDA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Jan 22 0
UZ ikastolako zuzendaria den Mikel Garralda zuzendariak, matrikulazio kanpainaren ingurukoak aipatu dizkigu, baita eskolan lan egiteko metodologiaren ingurukoak ere.
AMESGILE ARGITALETXEA/ BETZAIDA URTAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Jan 22 0
Amesgile Argitaletxeko Betzaida Urtazarekin 2021. urteko errepasoa egin digu.
2022-01-18 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Jan 22 0
Haizea hegoaldetik suabe eta hodei batzuk zeru sabaian baina euri arriskurik gabe tenperatura atzoko moduan dela. Horrela dotorezia apur bat galeran. Tenperatura behean mantenduaz, izotza leku askotan kendu ezinik. Giro petrala txarkeriarik gabe eta negu tankerari eutsiaz. Antizikloiaren esparruan aurkiturik ateria seguru eta giroa gehiegi mikaztu gabe. Haizearen jitarengatik kostaldea mantenduko da goxoen izotzik gabeko guneekin.