Monthly Archives: November

Archives

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Nov 21 0

Ekimena Psikpedagogia zentruko Idoia Apaolazak, DISLEXIAren inguruan hitz egin digu.

GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 02 Nov 21 0

Sin Mla intencion taldeko Gorka Lizasok iaz martxan jarri genuen erronkari aurten ere gogoz eutsi dio eta gaurkoan guk proposatutako hitz hauekin; gau beltza, argindarra, Movember eta Wachapp.entzun zein kantu eder prestatu digun. Gainera guretzat hain esanguratsua duen SEGURA IRRATiko sintonia erabili du kantua sortzeko.

2021-11-02 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 02 Nov 21 0

Gaur goizeko hego haize boladak pixka bat goxatuko du giroa baina arratsaldean ekaitzak garatzeko joera hartuko du zaparrada trumoitsuak barreiatuaz. Azpitik haizea mendebaldetik jarrita, tenperatura beherantz abiatuko da giroa galanki petralduaz. Borraska tankerako zurrunbiloa mendebaldetik etorriaz, joera galanki aldatuko da berriro ere kaskarraldi petral eta luzea martxan jarriaz. Joera honek asko mikaztuko du giroa egun batzuetarako.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>