Monthly Archives: September

Archives

2021/09/10 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Sep 21 0

Atzokoaren tankerari eutsiko dio gaur ere, tenperatura eta beste elementuak berdintsu direla. Giro goxoa baina eguratsa eta zeru sabaia zikin samar direla, dotoreziak apur bat galduko du baina ona deitzeko moduan mantenduaz, ederki eutsiko dio uda giroari, bihar gaur baino hobea izango delarik. Zikin antzean baina goxo elementu batzuk modu onean direla. Epel puntu goxoa eta ipar haizea oso suabe direla, bikain portatuko da batez ere hurrengo egunetan.  

AMERRI IKUSKIZUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Sep 21 0

Musika, bertsoak eta poesia uztartzen dituen ‘Amerri’ ikuskizuna egingo dute Ordizian, gaur ostirala, arratsaldeko 19.00etan herri antzokian Andoni Salamero olerkariak, Andoni Egaña bertsolariak eta Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariek.

MODELISMO ESTATIKOKO ERAKUSKETA SEGURAN

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Sep 21 0

Josu Araiztegik, Gipuzkoako modelismo estatiko elkarteko lehendakariak, azaldu digu, tailer erakusketa antolatu dutela Segurako kultur etxean asteburu honetarako.

2021-09-09 EGURALDIA/JOXE LANDA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Sep 21 0

Goizean eguraldia nahiko garbi mantenduko da, zeruan laino batzuk agertuko direlarik, eguardi aldera baliteke euri pixkat egitea.

2021-09-08 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Sep 21 0

Zertxobait aldatuko da eguraldiaren martxa baina onaren mailak ez du asko galduko eta akats txiki batzuk gorabehera ongi portatuko da eguraldia. Goi geruzetan hodeiak trinkotuaz, euri zaparradatxoak barreiatuko dira baina beste elementuak modu onean mantenduaz, ederki eutsiko dio uda giroari kostaldean apur bat narrastuko den arren.

2021-09-07 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Sep 21 0

 Gaur hego haizea mugituko da pixka bat eta leku batzuetan apur bat molestatu ere bai baina gainerako elementuak modu onean direla akats txikia izango da hori uda giroari bikain eutsiko diolarik. Zeru sabaia goiko hodei sare batzurekin dotore agertuko da. Hego haizearen ufadatxo horrek iluntzerako baretze aldera egingo du eta zeru sabaiko hodeiek trinkotze aldera eginaz, euri mehatxua sumatuko da eguna bukatzerako. Hurrengo egunetan pixka bat nahaste aldera egingo du.

MEDORI PROIEKTUA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Sep 21 0

MEDORI-PROIEKTUko -Eider Hoyosekin hitz egin dugu eta azaldu digu Alzheimerra-eta-beste-dementzia-batzuk-dituzten-pertsonei,familiakoak eta maite dituzten pertsonak ez ahazten laguntzeko jolas bat sortu dutela.

2021-09-06 EGURALDIA/ JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Sep 21 0

Gaueko eta egunsentiko haizearen hego ukituak gorantz eragingo dio tenperaturari beroa galanki nabarmenduaz uda giro bikainarekin. Hodei sare batzuk zeru sabaian oskarbia nagusi dela eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Bero galanta baina jasangarria elementuak modu onean direla. Kostaldean ere asko nabarmenduko da beroa baina barnealdeetan dezente gorago tenperatura bero lamada gehiago nabarmenduaz.  Beraz, egun batzuetan uda giro bikaina.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>