Monthly Archives: June
Archives
EKIMENA PSIKPPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Jun 21 0
Ikas urteko azken txanpan sartu gara dagoeneko eta horrekin batera iritsi dira azterketa finalak,selektibitatea, kurtsoa pasa edo ez…Gurasoekin ere bilerak hasita daude eta hau guztiak urduritasuna sortzen du bai famili zein irakaslegoarengan. Baina nola kontrolatu urduritasun momentuak? Ekimena Psikopedagogiko Idoia Apaolazak gomendioak eman dizkigu.
LEGAZPIKO GARAGUNE/ ELKARTASUN EKINTZA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Jun 21 0
Mitokondriako patologia batek eragindako gaixotasun arraroa du Ane zumarragarrak. Legazpiko Garagunek martxan jarritako elkartasun ekintza bati esker eta Mitokondriako patologiak dituzten pertsona gaixoen Aepmi elkarteari esker, erabilitako eta matxuratutako telefonoak biltzen ari dira. Gaixotasun mota horiek ikertzeko dirua biltzea da helburua. Garaguneko asunek eman digu honen berri.
GORKA LIZASO ERRONKA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Jun 21 0
Ekainak 1(aita eta amaren nazioarteko eguna), Ekaina(hilabete berria Gorkarekin estreinatuko dugu), Aniztasuna(ekaina sexu aniztasunaren hilabetea) eta Duintasuna( pentsiodunak elkarteratzeak, mobilizazioak…) hauek dira Gorka Lizasori bere abesti batean oinarritutako doinuak erabiliz , kantu bat sortzeko proposatu dizkiogun lau hitzak.
2021-06-01 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Jun 21 0
Beroa nabarmenduko da gaur pixka bat mugituko den hego haizeak eraginda. Hodei bakan batzuk zeru sabaian baina eguzkia bistan eta euri arriskurik gabe ipar partean behintzat. Hegoaldean ekaitz batzuk gara daitezke baina asko ez dira izango. Horrela udaberri giro bikaina eguzkiak areagotutako bero lamada bereziarekin. Baditeke ekaitz garapeneko hodei potoloren bat agertzea Bizkaia aldean tanta handiko euri zaparradak barreiatuaz.