Monthly Archives: June

Archives

EGURALDIA JOXE LANDA- EKAINAK 24

Eguraldia, Irratsaioak 20 Jun 19 0

Eguraldi goibela izango dugu gaur. Euria gutxi egingo du baino zeruak estalita mantenduko dira eta tenperatural beheran.

EHUN MILAK -ANDONI ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Jun 19 0

Ehun milak lasterketetarako hilabete baino gutxiago geratzen den honetan, Andoni zubeldiak, lasterketako zuzendariak segurtasunaren garrantziaz aritu zaigu.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Jun 19 0

Laiotz herri eskolako haurrak etorri zaizkigu, ahozkotasuna lantzera. garai bateko bi objetu jarri dizkiegu eta asmatu behar izan dute zer diren eta zertarako erabiltzen ziren.

IDOIA APAOLAZA-KURTSO BUKAERA

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Jun 19 0

Idoia apaolazak kurtso bukaera iritsi dela eta, haurrak eta baita gurasoek bizi diztuzten emozioen ingurukoak ekarri dizkigu.

ASTEKO SALTOKIA-PORFIRIO FERNANDEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Jun 19 0

Porfirio Fernandezeko lagunak izan dira aste honetako asteko saltokiko protagonistak. Entzun zein arropa ederra duten dendan.

SEGURAKO SAN JUAN JAIAK

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Jun 19 0

Segurako San Juan jaiak astear dauden honetan, kultur teknikaria den Josune Arrondo eta kultur zinegotzia den Ekhi albizu izan ditugu gurean eta festen xehetasunak aipatu dizkigute.

EGURALDIA JOXE LANDA-EKAINAK 18

Eguraldia, Irratsaioak 18 Jun 19 0

Gaur giro bikaina izango dugu. Tenperaturak goran eta zerua oskarbi.

AINARA LASA-HIRU TXILIPURDITAN ZIRKU ESKOLA ATAUNEN

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Jun 19 0

Hiru Txilipurditan ekimena abian jarri zen duela 6 urte, Ataunen. zirko eta antzerki eskolak ematen dituzte, ekimen herrikoitik abiatutako ikastaroetan. Aste egunetako arratsaldeetan, haurrei eta gazteei aisialdirako eskaintza zabaltzea du helburuetako bat. Zirko eskola eta antzerki tailerrak eskaintzen ditu. . Guzti honen berri Ainara Lasa sortzaileak eman digu.

HASIERA BERRI BAT LIBURUA

Sailkatu gabea 17 Jun 19 0

“Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik nire herrialdeko muga gurutzatu bezain pronto, hainbeste umiliazio jasan beharko nituenik, paradisurako odiseak Madou laguna eta biok bananduko gintuenik, Mediterraneo itsaso erdian pateraren motorrak huts egingo zigunik. Ez nuen imajinatu Afrikan jaiotzeak Europan ilegal bihurtuko ninduenik, gizonkote bilbotar bati erantzun beharko nionik oihaneko jendeak edukazio hobea duela berak baino. Baina Europak altxaturiko harresien gainetik migratzailez osatutako eta migratzaileok gidaturiko kooperatiban lanean hastea ere ez nuen espero. Ospatzeko eguna da gaurkoa. Pape Niang dut izena eta Ndar hirian hasten da nire historia”.

Liburu hau INOR EZ DA ILEGALA proiektuaren barruan atera dute eta erosketa bakoitzetik 2 euro bideratuko dira liburua wolof hizkuntzan ateratzera, gero migratzaileen artean doan banatzeko.

KORO AGIRREZABALA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Jun 19 0

Koro Agirrezabalaga zumaiarrak LAM gaixotasunari ikusgarritasuna emateko bideo bat argitaratu zuen sare sozialetan. Oihartzun handia izan dute bere hitzek . Segura Irratian izan dugu eta gaixotasunaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>