EUSKAL PODCAST ELKARTEA SORTU DUTE
December 30, 2021
Gaur gurean, sortu berri duten Euskal Podcast Elkarteko Iñigo Sendinorekin izan gara.
Euskadin podcasten sorkuntza eta kontsumoa sustatzeko helburuarekin sorturikoa; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan podcastgintzaren inguruko zenbait ekitaldi antolatzen hasi ziren elkartearen sortzaileak, baina ekitaldiak antolatzea motz gelditu zitzaien, eta horregatik erabaki dute egitasmoa abian jartzea.
Podcasten kontsumoa eta sorkuntza sustatzeaz gain, sortzaile amateur eta profesionalei zuzenduta egongo da, baina baita kontsumitzaileei ere. Entzun hemen Iñigorekin eginiko solasaldia.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun