2021-11-30 JOXE LANDA
November 30, 2021
On alditxo polita eta goxoa gaur eguraldiak, isobaren jita modu onean kokatuta. Haize leunaren hego ukituak lainoak saretu eta tenperaturari apur bat gorantz eragingo dio eta eguzkiaren agerralditxoekin asko alaitu eta goxatuko da giroa. Gaur behintzat txalo jotzeko modukoa, asko iraungo ez badu ere. Estimatuko dugu egun batekoa izanda ere opari gisa kontsideratuaz. Bihar goiz partea ere onetik baina arratsaldean kaskartu irauteko tankerarekin.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun