2021-08-23 EGURALDIA* JOXE LANDA
August 23, 2021
Tenperatura eta haizearen jita berdintsu baina dotoreziak asko irabaziko du goiz partean lainoak saretu eta arratsaldean oskarbia nagusituko delarik. Itxura polita hartuko du eguraldiak hobetzeko joera nabarmenduaz eta iragarpen zantzuek erakusten dutenez, bikain portatuko da eguraldia astean zehar onetik onerako joerari eutsiaz. Beraz, uda giro bikaina elementuak modu onean direla, sekulako on aldia gozatzeko aukera izango dugularik Euskal Herri guztian.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun