VANESSA BLÁZQUEZEKIN, IGANDETIK AURRERA OIANGUN ABIAN JARRIKO DEN “EGUZKI ROCK” AGENDARI BURUZ HITZ EGIN DUGU
July 30, 2021
Abuztua eta irailean zehar, Oianguko Parkea kontzertu eta musika saio bereziez beteko da. Hauen giltzarria jasangarritasuna da eta horretarako Ekirock gailua erabiliko dute artistek behar duten energia eguzkiaren indarrarekin sortzeko.
Kontzertuak doakoak eta txiringitoaren terrazan kokatuko dira; Covid-19 segurtasun arauak bermatuta egongo dira eta denon ardura izango da giro lasai eta osasuntsu batean gozatzea.
Vanessak aipatu duenez, sorpresatxoren bat ere egongo da beraz, adi egon beharko gara.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun