2021-05-17 EGURALDIA/JOXE LANDA

May 17, 2021

Giro petrala eta desatsegina ipar mendebaldeko haize zitala pixka bat mugituaz baina lainoak sareago direla ateri eta eguzkiaren agerraldiek apur bat alaituko dute giroa gutxi goxatuko den arren. Isobarak jita desegokian, haizea jita txarrean dezente mugituaz eta tenperatura behean, garaiari dagokiona galanki zapuztuaz. Garbi samar eta ateri mantentzea alde ona baina mendebaldetiko haize freskoak asko mikaztuko du dezente mugituaz. Badirudi egun batzuetan tankera berdintsua mantenduko duela.

Egin Iruzkina (0)

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *