2021-05-07 EGURALDIA/JOXE LANDA

May 7, 2021

Alai abiatuko da eguna ostarteekin. Haizearen ipar ukituak pixka bat zikinduko du eguratsa baina ateriari eta epeltasunari eutsiaz ez du asko galduko onaren mailak eta gainera kostaldean bakarrik izango du eragina aldaketa txiki horrek. Iluntzerako haizea hegotik jarriz txukuntzeko eta epeltzeko joera berreskuratuko du eta bihar beroa galanki nabarmenduko da. Orokorrean gaur ere onaren mailak ez du bat ere galduko eta bikain portatuko da asteburu honetan igandea barne dela. Badirudi euria ere bistaratuko dela eta ongi etorria izango da.

Egin Iruzkina (0)

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *