2021/03/22ko EGURALDIA/JOXE LANDA
March 22, 2021
Itxura polita baina giro mikatza oraindik ipar haize zitalaren kulpaz. Pixka bat ekialdeagotik joko du eta baretze aldera eginaz, zertxobait goxatuko da giroa arratsaldean eta laino baxuak desagerturik, tankera hobea sumatuko zaio eguraldiari on aldi bikaina ate joka dela. Bihar udaberriaren aupada. Antizikloiaren isobarak modu hobean jarriz, asko irabaziko du eguraldiaren martxak. Beraz, gaur bukatuko da negu giroaren zaplazteko hau eta ttapa-ttapa udaberrian abiatuko da bihar egunean zehar galanki nabarmenduaz.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun