Irratsaioak

AMETXE-JORGE LOPEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 28 May 19 0

AMETXE, KOOP. ELK. «Ametsak bizi diren etxea», Bizkaiko Gordexolako herrian cohousing edo elkarlaneko etxebizitza bezala aintzinako baserri bat berreskuratu duen landa eremuko erabilera-lagapen erregimeneko kooperatiba da. Hazkuntzaren ikaskuntzan, heziketa begirunetsuan eta norberaren hazieran oinarritutako eta eraldaketa sozialerako ekimenak egiteko guneak dituen komunitatea. Xehetasun guztiak eman dizkigu bertako kidea den Jorge Lopezek.

EGURALDIA JOXE LANDA- MAIATZAK 28

Eguraldia, Irratsaioak 28 May 19 0

gAUR ERE ZERUA ESTALITA IZANGO DUGU, TENPERATURAK BEHERAN ETA EURIA.

IZARRA URDAILETA- SEGURAKO EH BILDUKO ALKATE BERRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 May 19 0

Atzoko hauteskundeen emaitzen ostean, badakigu nor izango den datozen lau urteetarako Segurako herria gobernatuko duenaren izena. Izarra Urdalleta izango da eta EH BILDUtik aurkeztuko da.

TOLOSA&CO-GOGOKO PROIEKTUA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 May 19 0

Gure auzo eta herrietako saltoki txikiei bultzada emateko ideia aparta izan dute Tolosaldean. Tolosako komertzio txikiek euren produktuak internet bidez salduko dituzte eta erosleek 24-48 orduren buruan etxean jasoko dute eskatutakoa. tOLOSA&CO-ko Editek argibide guztiak eman dizkigu.

BEASAINGO LA SALLE IKASTETXEKO EGUNA

Goizerokoa, Irratsaioak 27 May 19 0

Maiatzaren 28an (datorren asteartean), La Salle Astearen ekitaldien artean, La Sallleko PROIEKTUEN IV ERAKUSKETA-AZOKA izango dugu, Beasaingo pergolatan.

Egun horretan beraz proiektuen eguna ospatuko dugu. Hirugarren ekitaldia izango da berau eta azken hru urtetan bezalaxe aurten ere Beasaingo erdigunean, 32 stand ezberdinetan, ikasle-taldeek beren eskola proiektuak erakusketa-azoka baten formatuan aurkeztu dizkiete bisitariei. 

EGURALDIA JOXE LANDA- MAIATZAK 27

Eguraldia, Irratsaioak 27 May 19 0

Gaur zeru estalia eta tenperaturak beheran ditugula esnatu gara. Horrelaxe igaroko dugu eguna. Euria ere egingo du tarteka.

UDAL HAUTESKUNDEAK-EH BILDU OLABERRIA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 May 19 0

Aitor Urkiola EH BILDUKO Olaberriko alkategaia etorri da estudiora. Aitorrek harrotasunez eta ilusio haundiz, datozen lau urteetan egin nahi dituzten proiektuak azaldu dizkigu.

AMAIA GARTZIA-ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 May 19 0

Amaia gure zinema aditua, zinema munduko azken nobedadeekin etorri zaigu.

ANNE OTEGI- OSOA

Goizerokoa, Irratsaioak 24 May 19 0

Anne Otegik bazkal ordurako errezeta egin digu. Paella eder bat.

EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 24

Eguraldia, Irratsaioak 24 May 19 0

Eguraldi kaxkarra dugu gaurkoan. Euria egingo du egun guztian zehar.Tenperaturak ez dira asko illoko. Bihar berdintsu mantenduko da eta igandean badirudi hobexegoa izango dugula eguraldia.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>