2021-11-26 JOXE LANDA
November 26, 2021
Eguraldiaren txarkeria areagotu egingo da, elementuak modu txarrean direla. Euria galanki txingorra ere tartean izan dezakeelarik eta mendi puntetan elurraren kota jaisten eta zaparrada trumoitsuak. Beraz, panorama makurra eguraldiak txar maila areagotuaz. Oro har asko botako du eta ipar haizea mugitu eta tenperatura jaisten direla asko mikaztuko da giroa egun hauetan. Euskal Herri guztia harrapatuko du eraso makur honek.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun