2021-09-08 EGURALDIA /JOXE LANDA
September 8, 2021
Zertxobait aldatuko da eguraldiaren martxa baina onaren mailak ez du asko galduko eta akats txiki batzuk gorabehera ongi portatuko da eguraldia. Goi geruzetan hodeiak trinkotuaz, euri zaparradatxoak barreiatuko dira baina beste elementuak modu onean mantenduaz, ederki eutsiko dio uda giroari kostaldean apur bat narrastuko den arren.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun