KUTXA BIRA
July 12, 2021
Iparra-Hegoa elkarteak antolatutako Bizi gira… kutxa bira! dinamika, martxoaren 20an hasi zen Argentinako Viedma-Patagonesen eta maiatza bukaeran Seguran eman zitzaion amaiera aldarriz eta ametsez beteko zurezko kutxari. Ostiralean Lazkaon egin zen Agerraldian aipatu zuten Lazkaoko beneditarren artxibategian goredeko direla mezu guztiak eta kutxa berriz Segurako Turismo Bulegoan. Iparra Hegoako Euri Albizuk xehetasun guztiak eman dizkigu.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun