AMAK MUSIKA TALDEA
December 17, 2019
Lau trikitilari edo lau panderok eta lau ahotsek osatutako musika talde berria da AMAK. Euskal musikan hain ezagunak diren Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solanok (M-n Ezten) osatzen dute eta beraien izenen lehen letrak elkartuz sortu dute taldea. Bestalde, lauak amak dira eta hori ere izan da izendapenaren zergatietako bat. Xehetasun guztak kontatu dizkigu Maixa Lizarribarrek.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun