ARITZ GANBOA- ERRONKA ETA BIDEAK DOKUMENTALA
October 21, 2019
Aritz Ganboa de Migel Arruazuko artzaina da eta gaztak egiten ditu. Natura, landa eremua eta kirola batzen dituen erronka egingo du Urriaren 26ean. Bere artzain jatorria diren bi herriak, Arruazu eta Izaba, mendian barna korrika eginez lotuko ditu. Behin Izaban, berak motxilan eramandako Idiazabal jatorri izendapeneko gazta Erronkariko jatorria duen beste gazta batekin trukatuko du. Baina ez da erronka pertsonala, kolektiboa baizik. Inguratzen gaituen giza, kultur, ingurune, paisaia, ekonomia, historia, gastronomia… ondarean oinarrituko da.
Egin Iruzkina (0)
Erantzun