TOBERA MUSIKA ESKOLA

December 20, 2022

Eguberrietan gure inguru hurbilean abestu izan diren, baina gaur egun ohikoak ez diren gabon-kantak ezagutu, gorde eta hedatzeko ekimena abiatu du Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Etxean, familian, auzoan, aiton-amonei entzunda… abestu izan diren eguberri-abestiak grabatu eta bidaltzeko deialdia egin die herritarrei. Abesti horiek berezkoa duten Gabon giro eta kutsuan jaso eta hurrengo urtean ezagutaraztea da asmoa, abesti horiek betiko gal ez daitezen.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

**/?>