2022-10-11 EGURALDIA/JOXE LANDA
October 11, 2022
Gaur ere atzoko tankera mantenduko du eguraldiak kaskarkeria nabarmenduaz. Euri gutxi eta lainoak arrastaka, grazia gutxiko eguraldia elementuak modu kaskarrean direla. Ipar haize petrala ufadatxoak joaz eta lainotzarrak arrastaka direla ateri samar baina giro umela freskura eta hezetasuna nabarmenduaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia udazken tankeraren alde txarra erakutsiaz. Giro amorragarria elementuak modu txarrean direla.