XIBA – JOKO ETA APP BERRIA (SUSTATU)
June 4, 2026
Egunean Behin eta Tagzaniaren ondotik, egunero dosi txikietan kontsumitzeko beste joko eta app bat kaleratu du CodeSyntax-ek: Xiba. Joko bat… edo joko sorta: egunero denborapasa edo puzzle erako hiru joko proposatzen dizkizu Xibak, zortzi jokoko katalogo batetik, eta horiek ebazten saiatzea da kontua. Buru-trebezia eta arintasuna neurtzeko jokoak dira. Joko berri hau aurkezteko Luistxo Fernadezek CodeSyntax taldeko beste kide bat aurkeztu digu, Ion Lizarazu.