EKAITZ GOIKOETXEA
April 22, 2022
Ekaitz Goikoetxeak Balio Erantzia aforismo liburua plazaratu berri du, Balea Zuria argitaletxearekin.
Duela zortzi bat urte ekin zion aforismoak idazteari; pentsatzera bultzatzeko, Ekaitzek hainbat gai jorratzen ditu liburuan, hala nola bizitza, herio-tza, isiltasuna…eta azken honekin ondo sentitzen dela dio, isiltasunak, ondoren esango dena elikatzen laguntzen bait du.
Datorren asteazkenean, apirilaren 27ean , arratsaldeko 19.00etan, Beasaingo Igartza Jauregian izango da liburuaren aurkezpen emanaldia.